Irin
ehotutako labore aleetatik lortzen den hauts fina / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irina ehotutako labore aleetatik lortzen den hauts fina da. Euskarazko izena latinezko farina terminotik dator, eta urun aldaeran erabiltzen da bizkaieraz (16. mendetik dokumentatua); gainerako euskalkietan orokorra da irin forma[1][2].
Datu azkarrak Materialak, Historia ...
Irin | |
---|---|
powder (en) , Oinarrizko elikagai eta shelf-stable food (en) | |
Materialak | alea |
Historia | |
Sorrera-data | K.a. XIV. milurtekoa |
Antzekoak | cereals' and pseudocereals' flour (en) |
Itxi
Irina, labore ezberdinetatik lor daiteke. Ohikoena garitik lortzen dena den arren (Europatik datorren laborea, ogia egiteko ezinbesteko osagaia), zekale, garagar, olo, arto (Amerikatik etorritako laborea) edo arrozezkoa (Asiatik etorritako laborea) ere egiten da. Lekalez eginiko irinak ere badaude (baba, txitxirioa), eta, Australian, akazia espezi ezberdinen haziekin ere egiten da irina.
Landareekin eginiko irin guztiek elkarrekin duten gaia, almidoia da, karbono hidrato konplexu bat dena.