Jesus Egiguren
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesus Maria Egiguren Imatz (Aizarna, Zestoa, 1954ko ekainaren 2a) 2012 bitarteko legegintzaldi guztietako PSE-EEko eusko legebiltzarkidea izan da.PSE-EEko Lehendakaria izan zen 2002tik 2014ra bitarte. III. legegintzaldiko Legebiltzarreko lehendakaria izan zen, eta 1990tik 1992 arte, Legebiltzarreko lehen lehendakariordea. V. legegintzaldian, PSE-EEko bozeramailea izan zen. Zuzenbidean doktoraturik, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da.[1]
Jesus Egigurenek funtsezko papera izan zuen PSE-EEk eta Batasunako zenbait kidek 2002an izan zituzten bileretan. Garai hartan, José María Aznar (PP) zen Espainiako Gobernuko presidente. Bilera horien ondotik, artean José Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) gobernu presidente zela, ETAren su-eten iraunkorra etorri zen eta delako "bake prozesuari" ekin zitzaion. Prozesu hori trabatu egin zen eta erabat zapuztuta geratu zen ETAk T4ko atentatuaren ondoren.
Hainbat elkarrizketa egin arren, ez zen arrakastarik lortu eta ETAk, 2007ko ekainean atera zuen komunikatu baten bidez, bere jarduerari berrekin zion. 2013ko apirilean, Egiguren eta Batasunako bozeramaile ohiak, Arnaldo Otegik, Bakearen eta Berraskidetzearen Aldeko Gernika Saria jaso zuten, "Euskal Herriko bakegintzaren alde egindako ekarpenagatik".