Jose Ramon Rekalde
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Ramon Rekalde Diez (Donostia, Gipuzkoa, 1930 - ib., 2016ko uztailaren 17a) politikaria, legelaria, saiogilea, abokatua eta irakaslea izan zen.
Jose Ramon Rekalde | |||
---|---|---|---|
1990eko abenduaren 18a - 1991ko urriaren 8a - Ignacio Latierro → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1932 | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia, 2016ko uztailaren 17a (83/84 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | María Teresa Castells | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, idazlea, sindikalista, abokatua, legelaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Unión General de Trabajadores Estatu Kontseilua Jakiunde PSE-EE | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Frente de Liberación Popular |
Politikagintzan Frente de Liberación Popular (Euskal Herrian Euskadiko Sozialisten Batasuna) ezker muturreko alderdiko kidea izan zen. Gerora, PSE-EEn sartu zen beste kide askorekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Justizia sailburua izan zen alderdi horren izenean.
1962ko abuztuaren 29an, Maria Teresa Castells emaztearekin eta Luis Martin-Santos psikiatra eta idazlearekin batera atxilotu zuten. Melitón Manzanas buru zuen Donostiako Brigada Politiko-sozialaren egoitzan torturatu zuten. Epaitegi militar batek urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion. Pozez hartu zuen, beste askok bezala, Carreroren hilketa.[1]
2000ko irailaren 14an, Rekalde etxean sartzera zihoala, ETAko kide batek buruan tiro bat egin zion. Balak ahoa zeharkatu zion, burmuina kaltetu gabe.