Julia Volkova
From Wikipedia, the free encyclopedia
Julia Olegovna Volkova (errusieraz: Юлия Олеговна Волкова; Mosku, Errusiako SESF, SESB, 1985eko otsailaren 20a), Julia Volkova (Юлия Волкова) soilez ezagunagoa, errusiar abeslari, musikagile eta pianista da. t.A.T.u. musika taldeko bi kidetako bat izan zen hamaika urtez, 1999tik 2010era, eta honi esker ospe handia eskuratu zuen nazioartean. Abesti entzutetsu eta polemika bizien ondorioz, taldeak munduko musika zerrendetako postu gorenak lortu zituen 2000ko hamarkada hasieran, eta 2014 arte, guztira, 15 milioi disko baino gehiago saldu zituzten[1]. 200 km/h in the Wrong Lane albuma, esaterako, neskek soilik osatutako talde batek argitaratu duen album salduenetakoen zerrendako lehenengo postuetan dago[2]. 2003an, gainera, abeslariak Errusiaren ordezkariak izan ziren Eurovision Lehiaketan; hirugarren postua lortu zuten, irabazletik hiru puntura, eta beste behin, gatazka handia sortu zen abeslarien eta puntuazioen inguruan. Azken urteotan bakarlari bideari ekin dio, eta berriki Errusian ezagunak egin diren hainbat abesti kaleratu ditu.
Julia Volkova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Юлия Олеговна Волкова |
Jaiotza | Mosku, 1985eko otsailaren 20a (39 urte) |
Herrialdea | Errusia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gnessin State Musical College (en) Gnessin Russian Academy of Music (en) |
Hizkuntzak | errusiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, musikagilea eta telebista aurkezlea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 47 kilogramo |
Altuera | 158 zentimetro |
Kidetza | Neposedi (en) t.A.T.u. |
Genero artistikoa | pop musika pop rock synthpopa |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group Interscope Records EMI Gala Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
juliavolkova.com | |
|
Abeslariaren ibilbidea bere ahots berezi eta hauskorrak markatu du hasieratik. t.A.T.u. taldearen lehenengo album arrakastatsuetan, nota altu eta oihu garbiak izan ziren abestien bereizgarri eta berritasun nagusiak; dena den, 2003. urtean eztarriak arazoak ematen hasi zitzaion. Grabaketa berrietan, Juliak ahotsa komeni zena baino gehiago behartu zuen nota altuenetara iristeko. Garrasi etengabeek kistea eragin zioten hots-kordetan, eta horrek abeslariaren ahotsa marrantatu zuen. Medikuek aurreneko ebakuntza egin zioten orduan, kistea kendu, eta hainbat injekzio eman zizkioten Eurovisionen ahotsa berreskuratu ahal izateko. Dena den, ordutik, arazo gehiago eman dizkio eztarriak eta tratamendu ugari jaso behar izan ditu.