Khersoneso
Krimeako greziar kolonia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Khersoneso edo Kersoneso (antzinako grezieraz: Χερσόνησος, Khersónēsos; latinez: Chersonesus; errusieraz eta ukraineraz: Херсоне́с, translit.: Khersones), Erdi Aroko grezieraz Kerson (grezieraz: Χερσών; antzinako ekialdeko eslavieraz: Корсунь, Korsun) laburtua, antzinako greziar kolonia bat izan zen, duela 2500 urte inguru Krimeako hego-mendebaldean —orduko Taurican— sortua. Heraklea Pontikako kolonoek ezarri zuten, k.a. VI. mendean.
Khersoneso | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Tauricako Khersonesoko hiri zaharra eta bere khôra | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ukraina |
Hiri/herri | Sebastopol |
Koordenatuak | 44°36′41″N 33°29′33″E |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Ancient Greek colonization of the Northern Black Sea (en) |
Arkitektura | |
Azalera | 259 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1411-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
Itsaso Beltzaren kostaldean zegoen, egungo Sebastopolen kanpoaldean, hiriko erdialdetik 2 kilometro mendebaldera. Bertan Khersones diote. «Ukrainako Ponpeia» eta «Errusiako Troia» ezizena eman zioten. Khersoneso izenak, grezieraz, "uharte kontinentala" edo "penintsula" esan nahi du, eta zuzen deskribatzen du kolonia ezarri zuten lekua. Ez da Khersoneso Taurikoarekin nahastu behar, Krimeako hegoalde osoari, Tauricari, emandako izenarekin.
Garai klasikoaren zati handi batean, hiria demokrazia bat izan zen, arkonte talde batek eta Damiorgi izeneko kontseilu batek gobernatua. Denboraren poderioz, gobernua oligarkiko bihurtu zen, boterea arkonteen eskuetan kontzentraturik.