Klimaren aldakortasuna eta aldaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Klima-aldaketa Lurra edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.
- Artikulu hau klimak historian zehar izan dituen aldaketei buruzkoa da; giza jarduerek azken mendean kliman eragin duen berotzeari buruzkoa beste hau da: «Berotze globala».
Gaur egun, ingurumenari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.