Lurra
Eguzki Sistemako hirugarren planeta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lurra Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Datazio erradiometrikoa erabilita eta beste ebidentzia iturri batzuk hartuta, Lurra orain dela 4.500 milioi urte baino gehiago sortu zen[22][23][24][25]. Lurraren grabitateak[26] espazioko beste objektu batzuekin elkarrekintza du, bereziki Eguzkia eta Ilargiarekin, Lurraren satelite natural bakarra. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira bat ematen du 365,26 egunean behin, urte gisa ezagutzen den denbora. Denbora honetan zehar Lurrak bere buruari 366,26 bira ematen dizkio[oh 2].
- Artikulu hau eguzki-sistemako hirugarren planetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lur (argipena)».
Lurraren irudi elkartua, NASAk egina. | |||||||||||||
Izendapenak | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izen alternatiboa | Mundua, Ludia, Gaia, Amalur | ||||||||||||
Ezaugarri orbitalak | |||||||||||||
Garaia: J2000.0 | |||||||||||||
Afelioa | 152098232 km (1.01671388 UA) | ||||||||||||
Perihelioa | 147098290 km (0.98329134 UA) | ||||||||||||
Eszentrikotasuna | 0.01671123[1] | ||||||||||||
Batezbesteko abiadura orbitala | |||||||||||||
269.05°[4] | |||||||||||||
Makurdura orbitala | 7.155° Eguzkiaren ekuatorera; 1.57869°[5] plano inbariantera. | ||||||||||||
348.73936°[3] | |||||||||||||
Perihelioaren argumentua | 114.20783°[3] | ||||||||||||
Sateliteak | 1 (Ilargia) 1070 satelite artifizial | ||||||||||||
Ezaugarri fisikoak | |||||||||||||
Batezbesteko erradioa | 6371.0 km[7] | ||||||||||||
Ekuatoreko erradioa | 6378.1 km[8] | ||||||||||||
Poloko erradioa | 6356.8 km[9] | ||||||||||||
Zanpaketa | 0.0033528[10] 1/298.257222101 (ETRS89) | ||||||||||||
Zirkunferentzia | 40075.017 km (ekuatoriala) [8] 40007.86 km (meridionala) [11][oh 1] | ||||||||||||
Gainazal azalera | 510072000 km2[12][13] (148940000 km2 (29.2%) lehorra 361132000 km2 (70.8%) ura) | ||||||||||||
Bolumena | 1.08321×1012km3[3] | ||||||||||||
Masa | 5.97219×1024kg[14] 3.0×10-6 Eguzki) | ||||||||||||
Batezbesteko dentsitatea | 5.514 g/cm3[3] | ||||||||||||
Gainazal grabitatea | 9.807 m/s2 (1 g) | ||||||||||||
Inertzia momentuaren faktorea | 0.3307[15] | ||||||||||||
11.186 km/s[3] | |||||||||||||
Errotazio periodo siderala | 0.99726968 d[16] (23h 56m 4.100s) | ||||||||||||
Ekuatoreko errotazio abiadura | 1,674.4 km/h (465.1 m/s)[17] | ||||||||||||
23°26' 21.4119 [2] | |||||||||||||
Albedoa | 0.367 (geom.)[3] 0.306 (Bond)[3] | ||||||||||||
| |||||||||||||
Atmosfera | |||||||||||||
Gainazaleko presioa | 101.325 kPa (itsas mailan) | ||||||||||||
Osaera | 78.08% nitrogeno (N2)[3] (aire lehorra) 20.95% oxigeno (O2) 0.930% argon 0.039% karbono dioxido[21] ~ 1% ur lurrun (klimaren arabera) |
Lurraren biraketa-ardatza bere plano orbitalarekiko okertua dago, urtaroak sortuz[27]. Ilargiaren eta Lurraren arteko grabitazio elkarrekintzak itsasaldiak sortzen ditu, Lurra bere ardatzean egonkortzen du eta biraketa abiadura geldotzen du[28]. Lurra da Eguzki-sistemako planetarik dentsoena eta lau planeta telurikoen artean handiena.
Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko[29] izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago[30]. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Poloak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin. Geruza hauek plaken tektonika eragiten dute.
Lurraren historiako lehen mila milioi urtetan, bizia agertu zen ozeanoetan, eta Lurraren atmosfera eta gainazala eraldatzen hasi zen, organismo aerobiko eta anaerobiko ugari sortuz. Ebidentzia geologikoaren arabera, biziaren jatorria orain dela 4.100 milioi urte eman zen, gutxienez. Hortik aurrera, Lurrak Eguzkiarekiko duen distantziak, ezaugarri fisikoek eta historia geologikoak baimendu du biziaren eboluzioa eta garapena. Lurreko biodibertsitatea milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik[31]. Lurrean bizi izan diren espezieen % 99 baino gehiago iraungita dago[32][33][34]. Gaur egun zenbat espezie bizi diren eztabaidarako gaia da[35][36][37], espezie gehienak ez direlako oraindik deskribatu[38]. Lurrean 7.600 milioi gizaki bizi dira, haren biosferaren eta mineralen mende[39]. Gizakiek gizarte eta kultura ezberdinak garatu dituzte; politikoki, Lurrean 200 estatu burujabe baino gehiago daude.