Louisa May Alcott
From Wikipedia, the free encyclopedia
Louisa May Alcott (1832ko azaroaren 29a - 1888ko martxoaren 6a) estatubatuar eleberrigile, ipuin idazle eta poeta izan zen: Little Women (1868) eleberriaren egilea eta Little Men (1871) eta Jo's Boys (1886) lanena. [1] Ingalaterra Berrian hazi zuten bere guraso Abigail May eta Amos Bronson Alcottek, intelektual ezagun askoren artean, hala nola, Ralph Waldo Emerson, Nathaniel Hawthorne, Henry David Thoreau, eta Henry Wadsworth Longfellow, Margaret Fuller.
Louisa May Alcott | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Louisa May Alcott |
Jaiotza | Germantown (en) , 1832ko azaroaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Boston Concord (Massachusetts) Fruitlands (en) Concord (Massachusetts) Boston Walpole (New Hampshire) Orchard House (en) Europa Europa |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Boston, 1888ko martxoaren 6a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Sleepy Hollow Cemetery (en) |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Amos Bronson Alcott |
Ama | Abby May |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | baliorik ez |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, erizaina, poeta, eleberrigilea, haur literatura idazlea, irakaslea, etxeko langilea eta sufragista |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Abolizionismoa |
Izengoitia(k) | A. M. Barnard, Flora Fairfield, Flora Fairchild eta Tribulation Periwinkle |
Genero artistikoa | Gothic literature (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila |
louisamayalcott.org | |
| |
Alcott familiak zailtasun ekonomiko ugari izan zituen eta, horregatik, oso gaztetatik lanean hasi zen eta idazten dirua irabazteko.
Berak idatzitako lanak arrakasta kritikoa jasotzen hasi ziren 1860ko hamarkadan.
Bere karreraren hasieran, batzuetan A. M. Barnard ezizenarekin argitaratu zituen gazteentzako eleberriak: espioitza eta mendekua gai nagusitzat zituztenak.
1868an argitaratu zuen Little Women eta Alcott familiaren etxean kokatua dago, Orchard House izenekoan, Concorden (Massachusetts). Askatasunez bada ere, bere haurtzaroan bere ahizpekin (Abigail May Alcott Nieriker, Elizabeth Sewall Alcott eta Anna Alcott Pratt )izandako esperientzietan oinarritzen da, Eleberria arrakasta izan zuen eta oraindik orain haurrentzako eleberri ezaguna da eta hainbat aldiz film bihurtu dute.
Alcott abolizionista eta feminista zen eta ez zen sekula ezkondu.
Bihotzeko baten ondorioz hil zen, bere aita hil eta bi egunetara, Bostonen, 1888ko martxoaren 6an.