Margaret Atwood
From Wikipedia, the free encyclopedia
Margaret Eleanor Atwood (Ottawa, Ontario, 1939ko azaroaren 18a-), kanadar poeta da, nobelagile, literatur kritikari, saiogile, asmatzaile, irakasle eta ingurumenaren aldeko aktibista. Hamazazpi poesia-liburu argitaratu ditu, hamasei nobela, hamar liburu fikzioz bestekoak, zortzi bilduma fikzio laburrekoak, zortzi haur-liburu, eta nobela grafiko bat; baita zenbait edizio mugatu poesian eta fikzioan ere. Atwoodek berak eta beraren lanek sari eta ohore ugari irabazi dituzte, hauek barne: Man Booker saria, Arthur C. Clarke saria, Gobernadore Nagusiaren saria, Booker saria, Asturiasko Printzearen saria eta Franz Kafka saria. Orobat, Atwoodek asmatu eta garatu zuen LongPen teknologia, zeinak errazten baitu dokumentuen urrutiko idazketa robotikoa.
Margaret Atwood | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ottawa, 1939ko azaroaren 18a (84 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Toronto Essex County (en) Ottawa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Graeme Gibson |
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University (en) Leaside High School (en) Radcliffe College (en) (1961 - 1962) Arte-masterra : Ingelesezko literatura Harvard Unibertsitatea (1962 - 1963) : Ingelesezko literatura Harvard Unibertsitatea (1965 - 1967) : Ingelesezko literatura |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa Kanadako ingelesa frantsesa kanadiarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea, pedagogoa, literatura-kritikaria, saiakeragilea, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea eta asmatzailea |
Lantokia(k) | Toronto |
Enplegatzailea(k) | Concordia University (en) New Yorkeko Unibertsitatea Columbia Britainiarreko Unibertsitatea (1964 - 1965) Sir George Williams University (en) (1967 - 1968) Albertako Unibertsitatea (1969 - 1970) York Unibertsitatea (1971 - 1972) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | George Eliot, George Orwell, Alice Munro, Northrop Frye, Doris Lessing, Jane Austen, Jonathan Swift, Virginia Woolf, Margaret Laurence (en) , Jack London, Charles Dickens, William Shakespeare, Lev Tolstoi, Fiodor Dostoievski eta Aldous Huxley |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Errege Literatura Elkartea Royal Society of Canada (en) |
Genero artistikoa | historical fiction (en) Fikzio espekulatiboa zientzia-fikzioa utopian and dystopian fiction (en) saiakera olerkigintza feminist science fiction (en) Tragedia Distopia eleberria |
margaretatwood.ca | |
| |
Nobelagile eta poeta moduan, Atwooden lanek gai asko jorratzen dituzte, hala nola hizkuntzaren indarra, generoa eta identitatea, erlijioa eta mitoa, klima aldaketa eta “joko politikoak”. Haren poema asko oinarrituta daude mitoetan eta maitagarrien ipuinetan, gaztetan izugarri interesatu zitzaizkion-eta. Aipatzekoak dira Atwooden bestelako ekarpenak Kanadako literaturari, berak sortu baitzituen Griffin Poesia saria eta Writers' Trust of Canada, gobernuz kanpoko erakunde bat, lan egiten duena bertan bizi diren kanadar idazleen alde. Amnistia Internazionala erakundeko kide da, eta BirdLife International elkarteko zuzendaritzakoa. Atwooden lan dezente moldatu egin dira zine, telebista edo antzerkirako, hala nola, Surfacing, The Handmaid’s Tale [1] eta Alias Grace, [2] besteak beste.