Margarina
Landare-olioekin edo animalia-gantzekin egindako emultsio solidoa; gurinaren antzeko itxura eta erabilerak ditu. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Margarina[1] gai koipetsua da, elikaduran gurinaren ordezko gisa erabiltzen dena.[2]
Datu azkarrak Materialak, Historia ...
Margarina | |
---|---|
margarine and similar edible fats (en) , Margarines, spreads, mayonnaise and other fatty emulsion products (en) , fat spread (en) eta landare-koipe | |
Materialak | landare-olioa |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Itxi
Koipe eta olioetatik olio jangarriei tratamendu kimiko batzuk eman ondoren lortzen den koipe solidoa da, pastelgintzan gurina ordezkatzen duena.
Michel Eugène Chevreulek 1813an azido margarikoa aurkitu zuen, azido esteariko eta azido palmitikoaren lotunea dena. 1869an, Napoleon III.a Frantziakoak langile-klasearentzat gurinaren ordezko baten sortzaileari sari bat eskaini zuen eta Hippolyte Mège-Mouriések margarina sortu zuen.[3]