Martin ekaitza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin ekaitza 1999 abenduaren 16 eta 28 artean hego-mendebaldeko Europa jo zuen zikloia izan zen. Atlantikoko iparraldea zeharkatu zuen ziklogenesi lehergarri moduan.[1] Frantzia herrialde kaltetuena izan zen: utzitako 30 hildakorik 27 frantziarrak ziren (horietatik bat Landetan). Euskal Herrian alerta laranja ezarri zen ekaitzaren ondorioz. Haize-ufadarik gogorrena Oléron uhartean jaso zen (198 km/o).
Datu azkarrak Datuak, Sortua ...
Martin | |
---|---|
Datuak | |
Sortua | 1999ko abenduaren 26a |
Uxatua | 1999ko abenduaren 28a |
Haize boladarik indartsuena | 198 km/h Oléron |
Presiorik baxuena | 963,0mb |
Kaltetutako lurraldeak | |
Frantzia, Euskal Herria, Espainia, Suitza, Andorra, Italia | |
Kalteak | |
Heriotzak | 30 |
Itxi
Justu Lothar ekaitzak baino ordu batzuk geroago eraso zuen itsasertza. Adituek askotan ekaitz biak elkartzen zituzten, 'mendeko ekaitza' izenpean.[2]