Murrizte (jokaera)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Murriztea[1] elikadura metodo bat da, zeinetan herbiboro batek muluen edo zuhaixken kimuak, hostoak edo fruituak jaten dituen.[2] Herbiboroen beste elikadura modua larratzea da, alegia, landare belarkara txikiak jatea. Esate baterako, ahuntzak murriztaileak (edo kimujaleak) dira, eta ardiak larrekariak.