Ore hautsi
tartak egiteko erabiltzen den ore mota / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ore hautsia[1] (frantsesez: pâte brisée) tarta eta tartaleta gozo eta gazien oinarrietarako erabiltzen den ore gogor mota bat da.[2] Orea labean berotzen denean, zolda sendo bat osatzen du, eta, laberatu ondoren duen testura hauskorraren ondorioz, ore hautsia deitzen diote.[3] Gantz-eduki handiko orea da, %50etik gorakoa izan daitekena.[4]