Polonia Txikia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Polonia Txikia[1] (polonieraz: Małopolska; latinez: Polonia Minor) Krakovia hiriburu duen Poloniako eskualde historikoa da. Herrialdearen hego-ekialdeko kantoian dago, eta ez da nahasi behar 1999an eratutako Polonia Txikiko voivoderriarekin. Azken honek eskualde historikoaren zati bat baino ez du hartzen.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Polonia Txikia | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko eta eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°04′N 19°57′E |
Estatu burujabe | Polonia |
Voivoderria | Polonia Txikiko voivoderria |
Itxi
- Artikulu hau Poloniako eskualde historikoari buruzkoa da; Poloniako eskualde administratiboa gaitzat duena beste hau da: «Polonia Txikiko voivoderria»
Polonia Txikiak Vistularen arroaren goiko aldea eta erdialdearen parte bat hartzen du, Poloniar Karpatoen gehiena, Sandomierz eta Oświęcim arroak eta Małopolska goi ordokia barne. Erdi Aroan eskualde hau poloniar estatuaren erdigune bilakatu zen,[2] eta XI. mendearen erdialdetik 1596 arte erresumaren hiriburua Krakovia izan zen.