Pomerania
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pomerania[1] (polonieraz: Pomorze; alemanez: Pommern; kaxubieraz: Pòmòrze edo Pòmòrskô; latinez: Pomerania edo Pomorania) Iparraldeko Europako eskualde historikoa da, Baltikoko itsasertzean hedatzen dena, Oder eta Vistula ibaien artean. Politikoki Pomeraniatzat hartzen da Oder ibaiaren mendebaldeko lurraldea ere, Suedia eta Alemaniaraino heltzen dena. Lurralde laua da, ibai txiki eta aintzirez betea, emankorra. Szczecin da hiri nagusia.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Pomerania | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 38.401 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°17′40″N 18°09′11″E |
Ur-gorputza | Itsaso Baltikoa |
Itxi
- Artikulu hau Baltikoaren ondoko eskualde historikoari buruzkoa da; Poloniako eskualde administratiboa gaitzat duena beste hau da: «Pomeraniako voivoderria»