Sigourney Weaver
aktore estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sigourney Weaver, jaiotzako izen-deiturez Susan Alexandra Weaver (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1949ko urriaren 8a) zinema, telebista eta antzerkiko aktore eta ekoizle estatubatuarra da. Oscar sarietarako eta Aktoreen Sindikatuko sarietarako hautagaia izan da.[1] Bi Urrezko Globo irabazi ditu dramako aktore onenaren eta aktorerik onenaren ataletan, hainbat Saturn Awards (Aliens eta Avatar) eta aktorerik onenaren BAFTA saria.[1] Oscar saririk irabazi ez duen arren, 1986an bi izendapen jaso zituen, bata Dian Fossey zoologo kontserbatzailearen paperarengatik Gorillas in the Mist filmean, eta bestea, Working Girl filmarengatik, nahiz eta kasu horretan bigarren aktorearena zen. Alien sagako hainbat filmetan Ellen Ripley teniente rolean egindako lanengatik da ezaguna: Alien, zortzigarren bidaiaria (1979), Aliens (1986), Alien 3 (1992) eta Alien: resurrección (1997). Beste film ezagun batzuetan ere parte hartu du: Avatar (2009), Los cazafantasmas (1984), Gorilas en la niebla (1988), Working Girl (1988), Copycat (1994), La tormenta de hielo (1997), Snow White: A Tale of Terror (1997), eta The Village (2004). Zientzia-fikzioaren erregina ere esaten zaio.[2][3]
Sigourney Weaver | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Susan Alexandra Weaver |
Jaiotza | Manhattan, 1949ko urriaren 8a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Santa Barbara (Kalifornia) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Sylvester Weaver |
Ama | Elizabeth Inglis |
Ezkontidea(k) | Jim Simpson (en) (1984ko urriaren 1a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Ethel Walker School (en) Yale School of Drama Sarah Lawrence College HB Studio (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, ahots-aktorea, telebista-aktorea, aktorea eta zinema ekoizlea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | NBC |
Izengoitia(k) | Sigourney Weaver |
|
2016eko irailean, Donostia Saria jaso zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.[4]
2024ko otsailaren 10ean Nazioarteko Goya Saria jaso zuen eta María Luisa Solá bikoizketako aktoreari, gaztelaniazko ahotsari eskaini zion.[5][6][7][8]