Tamerlan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tamerlan[1] (persieraz: تيمور لنگ, Timür-i lang, «Timur herrena») edo Timur (persieraz: تیمور, Timūr, txagataiz: Temür «burdina») (Kesh, Samarkandatik hurbil, Uzbekistan, c. 1336 - Xymkent, Kazakhztan, 1405) XIV. mendean ekialdeko, erdialdeko eta mendebaldeko Asia menperatu zuen konkistatzaile, buruzagi militar eta politikoa izan zen, Timurtar dinastiaren sortzailea. 1405ean hil zen, Txina inbaditzeko zorian zela.
Tamerlan | |||
---|---|---|---|
1370eko apirilaren 9a - 1405eko otsailaren 14a - Khalil Sultan (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Shahrisabz, 1336ko apirilaren 9a | ||
Heriotza | Otrar (en) , 1405eko otsailaren 19a (68 urte) | ||
Hobiratze lekua | Gur-e Amir | ||
Familia | |||
Aita | Taraghai | ||
Ama | Tekina Khatun | ||
Ezkontidea(k) | Saray Malik Katun (en) Cholpan-Mulk Aga (en) Uljay-Turkan aga (en) Dilshad aga (en) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Timurid dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Txagatai hizkuntza persiera Middle Mongolian (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gudaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Altuera | 1,72 metro | ||
Gradua | Baig (en) Mirza (en) Khagan | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa | ||
Turkiar eta mongol jatorriko noble musulman honek Eurasiaren zati handi bat konkistatu zuen bi hamarkadetan. 1382 eta 1405 artean, bere armadak Delhitik Moskurainoko lurraldeak zeharkatu eta konkistatu zituen, eta hiri asko suntsitu. Haren erasoaldien artean, aipatzekoa da Delhiko arpilaketa 1398an, eta Otomandar Inperioaren aurkako garaipena 1402an. Timurtarren Inperioa osatu zuen Asiako erdialdean (1370-1405), baita timurtarren dinastia ere, zeinek 1857 arte iraun zuen Indiako Mughal Inperioan. Hala ere, inperioaren handitasunak ez zuen fundatzailearen heriotza baino askoz gehiago iraun. Oinordekoek matxinaden aurka borrokatu behar izan zuten. Hauek izan ziren Tamerlanen lau semeak: Djahangir (1376an hila), Omar Xeikh I.a (1391an hila), Miran Xaa (1408an hila) eta Xaa Rukh. Nolanahi ere, zientziaren eta arteen garapena bultzatu zuten, eta Timurtar Pizkunde izeneko garaia eragin XV. mendean.
Timurtar mongoliar buruzagi nagusietako bat izan zen, Genghis Khanen parekoa. Haren eta haren ondorengoen garaian, munduko hiri ederrenetako bat izan zen Samarkanda, eta artea eta kultura loratu ziren Asiako erdialdeko lurretan. Indian, Persian eta Europan, ordea, musulman munduko hiri nagusietako batzuk gupida gabe suntsitu zituen mongol buruzagi ankerraren irudia zabaldu zen.