The Cat in the Hat
From Wikipedia, the free encyclopedia
The Cat in the Hat haur literaturaren parte den liburu bat da, Theodor Geisel idazle estatubatuarrak idatzia eta ilustratua, Dr. Seuss ezizenpean.[1] Istorioa katu antropomorfiko baten inguruan garatzen da. Katua altua da eta kapela luze gorri eta zuri marraduna zein tximeleta-begizta gorria janzten ditu.[1]
Datu azkarrak ', Datuak ...
' | |
---|---|
Datuak | |
Argitaratze-data | 1957ko martxoaren 12a |
Generoa | haur literatura |
Jatorrizko izenburua | The Cat in the Hat |
Argitaletxea | Random House |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
OCLC | 304833 |
Itxi
Geiselek, haurtzaro goiztiarreko alfabetatzearen inguruan eman zen debatearen erantzun moduan idatzi zuen liburua. Izan ere, garai hartan Estatu Batuetako liburu alfabetizatzaile edo "primer" tradizionalak ez ziren oso eraginkorrak, adibidez Dick eta Jane-en istorien kasua.[2]