Tornu (fisika)
makina sinplea da, mugimendu birakarietarako palanka moduko bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrabol-tornua makina sinplea da, palanka moduko bat. Arrabol birakari baten gainean biribilkatutako soka baten (edo kate baten) karga esekia igotzeko eta jaisteko erabiltzen da arrabol-tornua, palanka-beso bat duen eskuzorro baten bidez. Antzina, putzuen hondotik kuboak igotzeko erabili zuten. Indarra arrabolaren biraketa-ardatzarekiko ezartzen den kirtenaren posizioaren arabera (adibidez, kontrako bi kirtenekin 180°), arrabol-txandakako higiduraren bidez funtzionatzen du (esaterako, bizikleta baten pedalek funtzionaten duten bezala).
Bielen luzera arrabolaren erradioa baino handiagoa bada, tronuak gorputz astun bat indar txikiagoarekin igotzeko aukera ematen du.[1]