Txikipedia:Itsaso Beltza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsaso Beltza Europa eta Asiaren artean dagoen itsaso bat da; ondoko herri hauen artean kokatuta dago:
- Ukraina iparraldean.
- Errusia eta Georgia ekialdean.
- Turkia hegoaldean.
- Errumania eta Bulgaria mendebaldean.
Mediterraneo itsasoarekin konektatuta dago Bosforo itsasarte estuaren bitartez. Europako ibai handi batzuk itsasoratzen dira bertara: Danubio, Don eta Dnieper ibaiak, hain zuzen. Iparraldeko kostaldean, Krimeako penintsula dago, gerra baten bitartez Errusiaren mende geratu dena.
Azalerari begiratzen badiogu, Euskal Herria baino 20 aldiz handiagoa da: 436.000 km² inguru ditu. Gaur egun, ur gazia du, baina Izotz Aroan ur gezatako laku edo aintzira bat zen; hala ere, beste itsasoek baino gazitasun gutxiago du.
Punturik sakonenean, 2.245 m ditu, baina batez besteko sakonera 1.200 m ingurukoa da.