Txikipedia:Klima aldaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lurraren batez besteko tenperatura igotzen ari da. Joera horri klima aldaketa edo berotze globala deitzen zaio.
Berotze globala zer den ulertzeko, beharrezkoa da jakitea zer den berotegi-efektua. Berotegi bat kristalezko edo plastikozko egitura bat da, landareak hazteko erabiltzen dena kanpoan egiten duen hotzetik babesturik. Kristal edo plastikoak argiari igarotzen uzten dio, baina barruan berotasuna mantentzen du; beroa eraikin horren barruan geratzen da eta landareek bizirik jarrai dezakete, kanpoan tenperatura oso hotza egiten badu ere.
Era berean, Lurraren atmosferak eguzkiaren energia harrapatzen du. Karbono dioxidoak eta airean dauden beste gas batzuek (berotegi-efektu gas deitzen dira) harrapatzen dute beroa. Gas horiek gabe, espaziora bero gehiegi aterako litzateke eta izaki bizidunek ezingo lukete biziraun. Hala ere, airean zenbat eta berotegi-efektuko gas gehiago egon, orduan eta bero handiagoa harrapatzen dute. Horrek planetaren berotze globala eragiten du.