Txinako Gerra Zibila
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txinako Gerra Zibila Txinako Errepublika gobernatzen zuen Kuomintang nazionalistaren eta Alderdi Komunistaren arteko gerra zibila izan zen.[3] Gerrak bitan zatitu zuen herrialdea: Txinako Errepublika (egun Taiwan) eta Txinako Herri Errepublika (Txina kontinentalean).
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Txinako Gerra Zibila | |||
---|---|---|---|
Data | 1927ko apirila – 1950eko maiatza | ||
Lekua | Txina | ||
Emaitza |
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Itxi
Gerra 1927ko apirilean hasi zen, Iparraldeko espedizioaren ondoren.[4] Bigarren Txina-Japonia Gerran etenaldia izan zuen, alderdi biek indarrak batu baitzituzten japoniarren kontra. 1945ean Japonia behin betiko menderatu zutenean, berriro alderdi bien arteko borrokak hasi ziren. Lau urte pasa ondoren, 1950ean borroka de facto amaitu zen; hala ere, inoiz ez dute sinatu armistizio edo bake itunik.[5]