Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea (gaztelaniaz: Semana Internacional de Cine de Valladolid edo Seminci) Espainiako hiri horretan egindako erakusketa zinematografikoa da.1956ko Aste Santuan Valladolideko Zinema Erlijiosoaren Astea (gaztelaniaz: Semana de Cine Religioso de Valladolid) izenarekin sortu zenetik, Espainiako nazioarteko zinema-jaialdi garrantzitsuenetako bat bihurtu arte eboluzionatuz joan da (batez ere, autore-zinema eta zinema independenteen arloan).
Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Valladolideko Nazioarteko Zinema Astea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | Seminci |
Mota | Zinemaldia |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1956 |
webgune ofiziala |
Itxi
2016an, Gaztela eta Leongo Arteen Saria eman zioten Seminciri, Gaztela eta Leongo Erkidegoko sari instituzional nagusia dena.[1] Zinemaldiaren sari nagusia "Urrezko Galburua" (gaztelaniaz: Espiga de Oro) da[2]