Yayoi Kusama
From Wikipedia, the free encyclopedia
Yayoi Kusama (japonieraz: 草間 彌生, Kusama Yayoi?, Matsumoto, 1929ko martxoaren 22a) artista garaikide japoniarra da, kolore bizietako puntuen erabilera anitzagatik ezaguna. Hainbat arte esparru jorratu izan ditu, besteak beste, eskultura, instalazioak, margolanak, performance-ak eta moda. Bere burua "artista obsesibotzat" du, psikodelian, errepikapenean eta patroietan duen interesagatik. Kusamaren lana arte kontzeptualean oinarritzen da. Pop Artearen, minimalismoaren eta arte feministaren aitzindaria da. Horrez gain, surrealismoaren, Art Brut-aren eta espresionismo abstraktuaren zenbait ezaugarri ikus daiteke haren obretan, baita eduki autobiografikoak, psikologikoak eta sexualak ere. Gaur egun, Kusama bizirik dirauen artista japoniar esanguratsuenetariko bat da.
Yayoi Kusama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Matsumoto, 1929ko martxoaren 22a (95 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Bizilekua | Seiwa Hospital (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kyoto City University of Arts (en) |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, eleberrigilea, margolaria, idazlea, marrazkilaria, argazkilaria, installation artist (en) , conceptual artist (en) , moda-diseinatzailea, bideoartista, performancelaria, collagist (en) , arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak Herbehereak Tokio Kyoto eta New York |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Zero (en) |
Mugimendua | arte abstraktua Arte garaikidea arte feminista Pop Artea |
Genero artistikoa | arte abstraktua instalazio artea arte publikoa |
yayoi-kusama.jp | |
70eko hamarkadan,mundua aurreiritzi eta beldur erotikoetatik askatzeko erronka hartu zuen.[1]