Zerrenda:Aita santuak
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hau da aita santuen zerrenda, aitasantutza garaiaren arabera.
Zerrenda egiteko, Erromako kuriak argitaraturiko Annuario Pontificio urtekarian I Sommi Pontefici Romani («Erromako pontifize gorenak») izenburuarekin emandakoa erabili dugu, zerrenda horretan antipapatzat jotakoak kanpoan utzita. Urtekariko zerrendan aita santuak hurrenez hurren zenbakituta ez daudenez, batzuetan zaila da zehaztea zein zen bidezko aita santua, adibidez XI. mendearen erdialdean bizi izan ziren Leon VIII.a, Benedikto V.a eta besteak.[1] Urtekariaren 2001eko argitaraldian, «Aita Santuen biografietan ia 200 zuzenketa» egin zituzten, «Done Petrigandik hasi eta Joan Paulo II.arenganaino». Zuzenketek batez ere datei eragin zieten (batez ere lehenengo bi mendeetako biografietan), bai eta jaioterriei eta bataio-izenei ere.[2] Zerrendan ez daude Felix II.a, Joan XVI.a, Joan XX.a, Martin II.a, Martin III.a, Bonifazio VII.a, Benedikto X.a eta Alexandro V.a. Euskarazko izenak emateko, Euskaltzaindiaren 129. arauan (Aita santuen izenak) jasotako zerrenda kronologikoa erabili dugu.[3]
Historian, 263 aita santu eta 265 aitasantutza ofizial izan dira, Benedikto IX.a hiru aldiz bilakatu baitzen aita santu.