Zerrenda:Hilda edo hilzorian dauden hizkuntzen azken hiztun ezagunak
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zerrenda honetan, hilda edo hilzorian dauden hizkuntzen azken hiztun ezagunak ageri dira. Hizkuntza hila da jatorrizko hiztunik edo hiztun gaiturik ez duena, hau da, dagoeneko inoren lehen hizkuntza ez den hizkuntza bat (nahiz eta batzuetan hizkuntzalari batzuek edo beste pertsona batzuek bigarren hizkuntzatzat jakin).
Gaur egun, sei mila hizkuntza bizietatik 500 inguru hilzorian daude eta laster galduko dira. Kasu gehienetan, adin handiko hiztun batzuek badakizkite, eta ez dute erraz hitz egiten.[1] Zerrenda honetan, galduta edo galzorian dauden hizkuntzetako azken hiztunen izen dokumentatuak daude.