Zubi
oztopo fisiko bat gainditzeko eraikitako egitura / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zubia ibai, errepide, trenbide, haran edo kideko oztopo geografikoen gainetik igarotzeko eraikuntza da[1], azpiko hutsartea itxi gabe. Zubiaren diseinua ezberdina da bete behar duen funtzioaren eta eraikiko den kokalekuaren arabera, edo eta hura egiteko erabiliko den materialaren eta eraikitzeko eskura dauden baliabideen arabera. Horien artean daude ohikoenak: zubi arkudunak, zubi habedunak eta zubi esekiak.
- Artikulu hau eraikuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubia (argipena)».
Euskal Herrian badira Gizateriaren Ondare izendatutako zubiak:
- Bizkaia zubia, Portugalete eta Getxo artean
- Donejakue bideko zubiak, adibidez Garesko zubi erromanikoa.