Ñ
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ñ edo eñe euskal alfabetoko hamabosgarren letra da. Ez dago oinarrizko latindar alfabetoan; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.
Datu azkarrak Euskal alfabetoa ...
|
Itxi
Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek in idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.
Ñ beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: aragoieraz, asturieraz, aimaraz, bretainieraz, galizieraz, gaztelaniaz, guaranieraz, kitxuaz, tagaloz eta tatarrez. Hizkuntza horietako batzuek gaztelaniaren eragin handia izan dute, ortografia finkatzean.