Lege lehorra Ameriketako Estatu Batuetan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lege lehorra Ameriketako Estatu Batuetan, AEBtan alkoholaren fabrikazioa, egitea, inportazioa, esportazioa eta salerosketa debekatzen zuen lege polemikoa izan zen. 1920ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean lege hau eta 1933ko abenduaren 5a arte iraun zuen, ia 14 urtez beraz. Alderdi errepublikarrak hauteskundeak irabazi berritan hartutako lehen neurria izan zen, baina atzetik gehiago etorriko ziren. Izan ere, alkoholaren afera ageri-agerikoa izan arren, horren atzean egoera ekonomiko larria eta errepublikarren moral bikoitza zeuden.
Lege lehorra Ameriketako Estatu Batuetan | |
---|---|
Mota | legegintza |
Denbora-tarte | 1920ko urtarrilaren 17a - 1933ko abenduaren 5a |
Promulgatze | Ameriketako Estatu Batuetako Kongresua |
Nongo eskumenen mende | Ameriketako Estatu Batuak |
Komunikabide | |
Konstituzioaren hamazortzigarren emendakinari (edo zuzenketari) eman zitzaion izena izan zen. 1919an Estatu Batuetan legea, "debekua" izenez ezagunagoa dena, onartu zuten alkoholdun edariak egin, saldu eta hartzea galaraziz. Lege horrek babes handia izan zuen nekazaritza giroko lekuetan eta "Amerika sakoneko" hiri txikietan. Hiri handietan, ordea, morala zaindu nahi zuten.[1].
Urte horietan demokratei “bustiak” (wet) esaten zieten eta errepublikarrak, aldiz, “lehorrak” ziren (dry).