Subrahmanyan Chandrasekhar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Subrahmanyan Chandrasekhar (Lahore, Britainiar Raj, 1910eko urriaren 19a - Chicago, AEB, 1995eko abuztuaren 21a) fisikari teoriko indio-estatubatuarra izan zen, Estatu Batuetan pasatu zuena bere bizitza ia osoa. 1983ko Fisikako Nobel Saria partekatu zuen William A. Fowler-ekin beraien lanagatik izarren estruktura eta bilakaeran. Bere ekarpen matematikoei esker izarren eboluzioan, gaur egun modelo teoriko ugari garatu dira izar masiboen egoera berandu eta zulo beltzentzat [1][2]. Kontzeptu, instituzio eta asmakizun asko bere izena daramate, ala nola Chandrasekharren muga edo X izpiko Chandra behatokia [3].
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Subrahmanyan Chandrasekhar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lahore, 1910eko urriaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | Tamilera |
Heriotza | Chicago, 1995eko abuztuaren 21a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Wheeling Township Arlington Heights Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | CS Ayyar |
Ezkontidea(k) | Lalitha Doraiswamy (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hindu Higher Secondary School (en) Cambridgeko Unibertsitatea 1933) doktore Presidency College (en) (1921 - 1930) Trinity College (1930 - 1933) |
Hezkuntza-maila | Doktor Nauk in Philosophy (en) |
Tesia | Polytropic distributions (en) |
Tesi zuzendaria | Ralph H. Fowler Arthur Stanley Eddington |
Doktorego ikaslea(k) | Donald Osterbrock Bimla Buti (en) Donat Wentzel (en) Jeremiah P. Ostriker (en) Guido Münch Steven Lawrence Detweiler (en) Russell Kulsrud (en) Anne Barbara Underhill (en) John Charles Miller (en) Norman Ronald Lebovitz (en) Morris L. Aizenman (en) Yavuz Nutku (en) John L. Friedman (en) Arthur Code (en) Merle Gold (en) Surindar Kumar Trehan (en) Yousef Sobouti (en) Eberhart Jensen (en) H. Lawrence Helfer (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Arthur Stanley Eddington |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, astronomoa, astrofisikaria, akademikoa eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Trinity College (1933 - 1937) Yerkes Observatory (en) (1937 - 1942) Chicagoko Unibertsitatea (1942 - 1985) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Indiako Zientzien Akademia Nazionala American Astronomical Society Zientzien Bavariar Akademia Zientzien Mundu Akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Bere bizitzan zehar fisikako gai askotan egin zuen lan, ekarpenak eginez gaur egungo ezagutzan, adibidez, izarren egituran, nano zurietan, izar-dinamikan, hidrodinamikan, erlatibitate orokorrean edo grabitazio uhinen talka teorian. Cambridgeko Unibertsitatean modelo teoriko bat garatu zuen nano zurien egitura azaltzeko. Honetan, izar horiek duten materia endekatuaren elektroien masa-aldaketa erlatibista kontuan hartu zuen, eta ikusi zuen nano zuri baten masak ezin zituela 1.44 eguzki masak gainditu: Chandrasekharren muga. Bestalde, izarren dinamikaren ereduak berrikusi zituen, Esne Bidearen eremu grabitatorioen gorabeherak kontsideratuz bere inguruan biraka dauden izarretan. Dinamika-problema honentzako soluzioa hogei ekuazioen bidez aurkeztu zuen, "marruskadura dinamiko" izeneko terminoa sartuz. Honek eragina dauka bai izarren balaztatzean bai izar-kumuluen egonkortasunean.
Presidency College unibertsitatean ikasi zuen, Madras-en, baita Cambridgen ere. Urte ugari eman zituen Chicagoko Unibertsitatean irakasle bezala, eta The Astrophysical Journal albistearen editore izan zen 1952 eta 1971 urteen artean. Chicagon bizi izan zen bere heriotza arte 1995an, 84 urte zituela [4].