Ajinomoto Estadioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ajinomoto Estadioa, japonieraz 味の素スタジアム Ajinomoto Sutajiamu, AFC Txapeldunen Ligan Tokyo Stadium izenez ere ezaguna, Chōfu, Tokio, (Japonia) erabilera anitzeko estadioa da. Estadioa Kantō Mura-n sortu zen, lehen Estatu Batuetako Indar militarrek Japonian erabiltzen zuten birmoldaketa-eremuan, 2001eko martxoan. Bere izendatze eskubideak eskaintzen zituen Japoniako lehen estadioa izan zen, eta Ajinomoto Co., Inc. enpresari saldu zizkioten 5 urteko kontratuaz, 1.200 bilioi yenengatik (10 milioi dolar inguru), 2003ko martxotik 2008ko otsailera arte. Ondorioz, Ajinomoto Stadium (japonieraz: 味の素スタジアム Ajinomoto Sutajiamu) izendatu zuten. Kontratu hori, 2007ko azaroan berritu zen, eta 6 urtez luzatu zen 1.400 bilioi yenen truke, 2014ko otsailera arte, eta, 2013ko urrian, kontratuaren bigarren berritzeak 2019ko otsailera arte luzatu zuen epea.
Ajinomoto Estadioa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Japoniako hiria | Chōfu |
Koordenatuak | 35°39′51″N 139°31′38″E |
Historia eta erabilera | |
Zazpiko errugbia 2020ko Udako Olinpiar Jokoetana | |
2019ko Munduko Errugbi Txapelketa | |
Inaugurazioa | 2001eko martxoaren 10a |
Jabea | Tokyo Metropolitan Government (en) |
Izenaren jatorria | Ajinomoto |
Kirola | futbola atletismoa hamabosteko errugbia |
Erabiltzailea | FC Tokyo 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Edukiera | 48.013 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Nihon Sekkei (en) |
Eraikitzailea | Taisei Corporation (en) Kajima Corporation (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | 376-3, Nishimachi, Chofu-shi, Tokyo |
Webgune ofiziala | |
2020ko Udako Olinpiar Jokoak, zeinak COVID-19 pandemiaren ondorioz 2021ean ospatu ziren, zazpiko errugbiaren partidak Ajinomoto Estadioan jokatu ziren.