Limoiondo
Hosto iraunkorreko fruta-zuhaitza / From Wikipedia, the free encyclopedia
Limoiondoa edo zitroinondoa (Citrus × limon) fruta-arbola hosto iraunkor txikia da. Bere fruitua limoia edo zitroina da, zapore oso azidoa eta oso usaintsua duen fruta jangarria, garrazkien taldekoa. Botanikoki, limoiondoa Citrus generoaren espezie hibridoa da.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Limoiondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Rutaceae |
Leinua | Citreae |
Generoa | Citrus |
Espeziea | Citrus ×limon (L.) Burm.f.
|
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | limoi, lemon oil (en) , limoi azal, limoi ur, lemon zest (en) , lemon wood (en) eta citron (en) |
Itxi
Limoiondoa Asiakoa da jatorriz, eta seguru asko Txinan eta Indian aspalditik hazten da. Ondoren, Ekialde Hurbilera iritsi zen K.a. 700. urte inguruan, eta musulmanek sakratutzat hartu zuten. Arabiarrak izan ziren, hain zuzen, limoia Europara eraman zutenak.