Zitriko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zitriko edo garrazkia Rutaceae familiako eta Citrus generoko espezieen izen arrunta da. C bitaminan eta azido zitrikoan aberatsak direnez, dasta azido nabarmena dute. Asia tropikalean eta subtropikalean jatorria duen genero honek hiru espezie eta hainbat hibrido ditu. Citrus generoa Hegoaldeko Asia, Ekialdeko Asia, Hego-ekialdeko Asia, Melanesia eta Australiako jatorrikoa da. Bertako kulturek hainbat zitriko espezie erabili eta etxekotu izan dituzte antzinatik, hala nola laranjak, limoiak, pomeloak eta limak. Handik, Mikronesia eta Polinesiara hedatu zen hedapen austronesiarraren bidez (K.a. 3000 - K.a. 1500), eta Ekialde Hurbilera eta Mediterraneora (K.a. 1200) intsentsuaren merkataritzaren bidetik; geroago Europa eta Ameriketara zabaldu zen[1][2][3][4].
- Zitriko hitzak artikulu honetara dakar. Konposatu kimikoa gaitzat duena beste hau da: Azido zitriko.
Zitriko | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Rutaceae |
Subfamilia | Aurantioideae |
Generoa | Citrus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | zitriko eta citrus juice (en) |